jueves, 12 de marzo de 2009

POLIZIAK "LAPURTU" DITU PRESO POLITIKOEN ARGAZKIAK PORTALOIAN


PSOE-k salakuntza bat jarri zuen larunbatean Arrasateko polizia-etxean, Portaloian urteak daramatzaten argazkien aurka. Zuri-beltzezko irudi horiek gogora ekartzen dute 17 herrikide kartzelan daudela, eta beste hainbat errefexiatu behar izan direla.

Gasteizko Gobernuko Barne Sailak (PNVren esku dagoena) agindu du 20 agente baino gehiago Portaloira etortzea, herritar askorentzat balio sentimental handia duten irudi horiek kentzera.

14:00etan eman da jakitera Estatuko Fiskaltzak adierazi egin diola Polizia autonomikoari argazkiak ken zitzan. 14:30erako Ertzaintzaren zazpi ibilgailu zeuden Portaloian, hori egiteko prest.


Argazkiak kentzen hasi dira, eta presoen senideak eta lagunak bertaratzen hasi dira presaka. Ertzaintzak ez die ezer argitu nahi izan, soilik hori egiteko agindua zeukatela, eta handik alde egiteko esan.

Familiek eta lagunek etsipenez eta amorruz ikusi behar izan dute “lapurreta” hau, eurek adierazi duten moduan. Pistolez, porraz eta bola-jaurtigailuz armatutako agenteak izan dituzte aurrean.


Argazkilariei eta kazetariei ere trabak jarri dizkiete. Senideek eta lagunek Polizia autonomikoari aurpegiratu egin diote euren jokabidea, eta honek karga bat egin du bola-jaurtitzailea erabiliz.


Azkenean Ertzaintzak ospa egin du Biteri Plaza erditik pasatuz (Pergola edo “Gasolinera” ondotik) joanda. Senideek “lotsagarria” izan dela adierazi dute, Portaloiko berjak argazki barik zeudela.








No hay comentarios:

Publicar un comentario